XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ederki egin ditu, zioten bada, elkorreri entzunerazi diote eta muthuak mintzarazi ditu.

31. - Jon doni Petriren ihardespena.

Zezare-ko aurkhintzetarat jinik, Jesusek galde egin zioten bere dizipulueri: Zer diote Gizonaren Semeaz?.

Ihardetsi zioten Batzuek Joani-Batista dela diote, bertze batzuek aldiz Elias, bertze askok Jeremias ala gisa hortako profeta bat.

- Eta zuek, nor nizela diozue?.

Petrik erran zion: Zu Kristo zira, Jainko biziaren Semea!.

Jesusek ihardetsi zion: Dohatsu zira, Simon, Joanesen semea; alabainan ez dautzute haragiak eta ez odolak holakorik salhatu, bai ordean nere zeruko Aitak.

Eta nik erraiten dautzut Petri zirela, erran nahi baita harri, eta harri horren gainean eraikiko dut nik nere Eliza eta ifernuko atheak ez zaizko behin ere nausituko.